Uno de estos talleres basado en el Aprendizaje Cooperativo fue dirigido por Irene Gonzalez e Ixone Akesolo del Berritzegune de Basauri-Galdakao con la participación de 60 personas con una evaluación muy positiva.
Ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da. Eskola inklusibo batek, hau da, barruan ikasle guztiak -bere berezitasunak onartuta- benetako partaide sentitzen diren eskola batek egitura kooperatibo bat erabili behar du. Ikasleen arteko elkarreraginean oinarrituta dagoen egitura batean mugitu behar gara dagoen aniztasunari erantzun egokia emateko, hain desberdinak diren ikasleak batera ikasi ahal izateko. Horrez gain, ikasketa kooperatiboa lantzerakoan garatzen diren balore eta jarrerak dira, hain zuzen ere, eskola inklusibo batek behar dituenak: aniztasunarekiko errespetua, guztion onarpena eta partaidetza, solidaritatea, elkar-laguntza, erantzunkizuna, ikuspegi kritikoa, eta abar.
Ikasketa kooperatiboa oso estrategia egokia da hainbat oinarrizko gaitasun garatzeko, eta bereziki zeharkakoak diren Herritartasunarako gaitasuna, Ekimen pertsonalekoa edo Ikasten ikasteko. Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia ... garatzen du.
Baina, zertan datza ikasketa kooperatiboa? Zelan egiten da?
Vic-eko Unibertsitateko ekipoak proposatzen duten markoa jarraitzen dugu: hiru eremu hauetan lan egitea:
Vic-eko Unibertsitateko ekipoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario