Mostrando entradas con la etiqueta Lemoiz HLHI. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lemoiz HLHI. Mostrar todas las entradas

jueves, 6 de noviembre de 2014

28. Barakaldoko Jardunaldi Pedagogikoak. Tailerra: Proiektuen bidezko lana. Lemoizko Eskola


Lemoizko Eskolako zuzendari eta ikasketa buruak, Natxo eta Anabel, eskolako ezaugarri nagusiak aipatzen dituzte, testeuinguruaren irudia margozteko.
Lemoizko eskolako ardatz nagusien artean aniztasuna tratera da, hain zuzen ere. Horri erantzun egokia emateko lan egiteko era globala dute, non aurkitu ditzakegun hurrengo kontzeptuak: proiektuak, adimen anitzak, inklusibitatea, elkarlana...

Eskolako helburua ikasle guztien arrakasta lortzea denez, proiektuen bidez lan egitea oso metodologia  egokia delakoan hasi zirenLemoizko eskolako irakasleek metodologia hori praktikan jartzen.
Proiektuen abantailen artean batzuk azpimarratzen dituzte:
- Jarduera zabalak izaten dira.
- Umeentzako motibagarria da.
- Konpetentziak lantzeko modo egokia da.
- Jarduera soziala, abesgarria. Lan kooperatiboa bultzatzen duena. Familien parte hartzea bultzatzen da.
- Jarduerak konplexuak dira, konplexutasuna  presente egon behar duelako eskolan.
- Inklusibitatea, ikasle guztiek daukate aportatzerik.
-  Poiektuak planteamentu globalak, eleanitzak eta interdisziplinarrak dira.

Eskolako irakasle guztiek proiektuak disenatzeko elkarlean egiten dute. Astero ordubateko bilera egiten dute irakasleek proiektuak disenatu,  jarraitu eta ebaluatzeko. Plangintzan, ikasleen interesetatik abiatuta currikuluma garatzen da.
 

Saioaren bigarren zatian partaide guztiek, talde txikietan banaturik, proiektu baten diseinatu, eta geroago, sortutako zalantzak eta zailtasunak denon artean partekatzeko aukera izan dute.

 



viernes, 24 de octubre de 2014

Aniztasubari erantzun Inklusiboa

Ikasle guztien arrakasta sustatzea hezkuntzaren xedea izateaz gain, inklusioaren oinarria da.
Ikasle guztien arrakasta sustatzeak aniztasuna onartzea eskatzen du. Aniztasunari curriculumetik erantzun egokia emateko, gure ustez, proiektuen bidezko  metodología  oso aproposa da.
© Sarah Klockars-Clauser for openphoto.net
Proiektuen bidez lan egiteko zergatiak:
  • Umeen nahietan eta beharretan oinarritzen delako.
  • Ikaste esanguratsua ziurtatzen duelako.
  • Elkarreragina sustatzen duelako.
  • Norberaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko aukera ematen duelako inor baztertu gabe.



Natxo Hormaetxea - Anabel Oleagoitia
LEMOIZ Herri Eskola