martes, 4 de noviembre de 2014

Kooperatzen Ikasten eskolan

Zergatik kooperatzen ikasi? Zergatik planteatu ikasketa kooperatiboa eskolan?

Alde batetik, ikasketa kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa delako. Eskola inklusibo batek, hau da, barruan ikasle guztiak (bere berezitasunak onartuta) benetako partaide sentitzen diren eskola batek egitura kooperatibo bat erabili behar du.

Ikasketa kooperatiboa lantzerakoan garatzen diren balore eta jarrerak dira, hain zuzen ere, eskola inklusibo batek behar dituenak: aniztasunarekiko errespetua, guztion onarpena eta partaidetza, solidaritatea, elkar-laguntza, erantzukizuna, ikuspegi kritikoa, eta abar.

Eta, beste aldetik, oso estrategia egokia delako hainbat oinarrizko gaitasun garatzeko, eta bereziki zeharkakoak diren Herritartasunerako gaitasuna, Ekimen pertsonalekoa edo Ikasten ikastekoa. Ikasketa kooperatiboak ikasketaren autorregulazioa, arduren banaketa, guztion partaidetza, ahozko komunikazio trebeziak, errespetua, elkarlaguntza, enpatia... garatzen du.

 Hau guztia dela eta, Basauri-Galdakaoko Berritzegunean, azkenengo lau urteetan kooperatzen ikasten ibili gara. Mintegi bat daukagu José Ramón Lagoren laguntzarekin, eta aurten ere jarraituko dugu lanean ildo honetatik.

Baina, zertan datza ikasketa kooperatiboa? Zelan egiten da? Vic-eko Unibertsitateko ekipoak proposatzen duten markoa hauxe da : hiru eremu hauetan lan egitea.

 Hau guztia da, hain zuzen ere, zuekin, azaroaren 5ean, Kooperatzen ikasten Tailerrean landuko duguna. Interesatuta bazaudete, animatu eta tailerrera etorri! Gonbidatuta zaudete!

Bitartean, orain arte, B06 Berritzegunean egin dugun lan guztia gure blogean eta wikian ikus
dezakezue.

Irene Gonzalez eta Ixone Akesolo. 
B06 Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko Ikasketa kooperatibo Mintegiko arduradunak



No hay comentarios:

Publicar un comentario